Gure tratamenduak

Jarraian, eskura dituzun gure tratamentu guztiak dituzu.

Intentsiboak

Oxigenoterapiaren eta/edo irrati-maiztasunaren bidezko tratamendua eta masaje sendogarria

Oxigenoterapiaren eta/edo irrati-maiztasunaren bidezko tratamendua eta masaje sendogarria

Azken belaunaldiko aparatologiarekin egiten ditugun tratamendu horiek eragin bizigarri intentsiboa dute, zure azala garbitu, konpondu, argitu eta irmo bihurtzen duena. Utzi zure azala gure eskuetan, eta, gure esperientziarekin, azalduko dizugu zein den une horretan zure azalarentzat egokiena den tratamendua, zure bizitza eta zure azala ere aldatzen baitira.

  • Iraupena: 60 min.
  • Prezioa: 70 €
Norentzat da?

Bereziki egokia 30 urtetik gorakoentzat.

 

Led fototerapiarekin eta masaje erlaxatzailearekin egindako tratamendua

Led fototerapiarekin eta masaje erlaxatzailearekin egindako tratamendua

Azala gaztetu nahi duzu? Led fototerapiako eta masaje lasaigarriko tratamendu honen bidez, larruazala gaztetzea eta konponketa-efektu intentsiboa lortuko dituzu; izan ere, tratamendu horrekin batera, aparatuak igortzen dituen uhin-luzerei (koloreak) esker, larruazaleko gaitz ugari trata daitezke.

  • Iraupena: 60 min.
  • Prezioa: 70 €
Norentzat da?

Bereziki egokia 30 urtetik gorakoentzat.

 

Ultrasoinu bidezko tratamendua eta masaje estimulatzailea

Ultrasoinu bidezko tratamendua eta masaje estimulatzailea

Elastikotasuna galdu duzu aurpegian? Aurpegiko ehuna tonifikatu nahi duzu? Masaje estimulatzailearekin egindako ultrasoinuen tratamendu honen bidez, azalaren sendotasun galdua berreskuratuko duzu, dentsitatea emanez eta azala sakonki landuz, printzipio aktibo kontzentratuak barneratuz..

  • Iraupena: 60 min.
  • Prezioa: 70 €
Norentzat da?

Bereziki egokia 30 urtetik gorakoentzat.

 

Aurpegiko zur-terapiaren tratamendua masaje detoxifikatzailearekin

Aurpegiko zur-terapiaren tratamendua masaje detoxifikatzailearekin

Ezagutzen duzu zur-terapia? Hainbat tresnarekin aplikatzen dugun teknika horretan adituak gara Koloren. Horrekin batera, masaje detoxifikatzaile bat dugu, zirkulazioa aktibatzeko, drainatzea hobetzeko eta aurpegiko obaloa modelatzeko.

  • Iraupena: 60 min.
  • Prezioa: 70 €
Norentzat da?

Bereziki egokia 30 urtetik gorakoentzat.